Udaleku irekiei buruzko guraso bilerak asteazken honetan izango dira
Ekainaren 15ean (asteazkena) egingo dituzte bilerak, Alondegiko Oxford aretoan: 17:00etan euskaraz eta 17:45ean gazteleraz.
Gainean ditugu Zumaiako Udaleku Irekiak, eta horiek hasi aurretik, guraso bilera egingo dituzte bihar, Oxford aretoan. Ludotekako arduradunek, haurren taldeak zein diren azalduko dute, eta programazioaren berri ere emango dute.
Udalekuen inguruko bestelako gaiak ere landuko dituzte, eta, zuzendaritza taldea ezagutzeko aukera izateaz gain, galderak eta zalantzak argitzeko aukera ere izango dute gurasoek.
Bi hitzordu izango dira: lehenenegoa euskaraz, 17:00etan, eta, bigarrena gazteleraz, 17:45ean.
Albiste erlazionatuak
Haurrak
- 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu otsailean Jon Urdineta psikomotrizistak 2026/01/13
- 'Kimikarin' zientzia tailerrak egingo dituzte abenduaren 30ean 2025/12/18
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08



