Urriko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean
Bilkura arratsaldeko 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan. Kirol patronatuaren desegitea aztertuko dute, baita Udal Legearen aurkako epaiaren inguruko adierazpena ere.
Urriko osoko bilkuran Kirol Patronatuaren desegitea aztertuko dute, kudeaketa zuzenean egitera pasa dadin. Horrekin batera, bi proiektu martxan jartzeko kreditu aldaketak egitea eztabaidatuko dute: batetik, Mugikortasun Plana martxan jartzeko beharrezko partida sortzeko kreditu aldaketa egitea proposatuko dute; bestetik, Artadi eta Oikia arteko bidearen zati batean hobekuntzak egiteko, asfaltatze kanpainaren partida handitzea eztabaidatuko dute.
Beste gai bat ere izango dute ahotan: udalean euskara lehenesten jarraituko dutela adierazpeko adierazpen instituzionala onartuko dute, UEMako kide diren gainontzeko herrietan egingo duten bezala.
> Deialdia: OHIKO OSOKO BILKURA 2023/10/25
Albiste erlazionatuak
Osoko bilkurak
- Hiri Antolamendu Orokorrerako Planari hasierako onarpena emango diote abenduko ohiko osoko bilkuran 2024/12/19
- Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran 2024/11/26
- Ezohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean 2024/09/10
- Ekaineko ohiko osoko bilkura asteazken honetan izango da 2024/07/23