Uztailaren 6an Lurraldebuseko autobusak ez dira herrian sartuko

2016/07/04

16:00etatik aurrera autobusak ez dira herriko geltokitik pasako eta soilik Patxita Etxezarretan hartu ahal izango dira.

Asteazken honetan uztailak 6, Gipuzkoako Traineru txapelketa jokatuko da Zumaian, horregatik autobusak 16:00etatik aurrera ez dira Txomin Agirre Kaiatik ibiliko eta Patxita Etxezarretako geltokiak bakarrik ahalko dira erabili.