Zabalik dago San Silvestre lasterketarako izen-ematea
Ohi bezala, urteko azken egunean, abenduaren 31n, izango da San Silvestre lasterketa. Goizean eta eguerdian zehar egingo dituzte haur eta helduen probak. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Halaber, jakinarazi dutenez, abenduaren 18an zabalduko da XXXIX. Herri Lasterketan parte hartzeko izen-emate epea.
Abenduaren 31n San Silvestre lasterketa egingo da Zumaian. Goizean zehar eta eguerdi partean egingo dituzte probak, kategoria desberdinetan. Haur zein helduk parte hartuko dute lasterketa herrikoi honetan, eta, helduen kasuan, korrika, nordic walking eran, edota patinetan egin ahal izango dute proba.
Egunean bertan txartelak banatuko diren arren, aurrez izena ematea gomendatzen du Udalak, antolaketa errazteko. Haurrek eskoletan egin ahal izango dute izen-ematea, eta kiroldegian gainontzekoek. Gainera, kirol probaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, probaren ondoren garrantzitsua da txartela gutunontzian uztea. Horrekin, urte berriarekin batera, herriko komertzio eta tabernetan erabiltzeko erosketa bonoak zozketatuko dira.
Haurrak:
LH1, LH2, LH3 eta LH4ko haurrak
- Probaren ordua: 11:00
- Izen ematea:
- Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
- Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
- Ibilbidea: Alondegi aurretik Eusebio Gurrutxaga plazara (250 m). Ikusi planoa.
- Probaren ezaugarriak: Lasterketa hasieran, bi korrikalarik zinta baten bidez erritmoa mugatuko dute, eta haurrek, hasierako momentu horretan, ezingo dute muga hori aurreratu. Behin korrikalariak sakabanatu direnean, zinta jaso, eta nahi duten erritmoan egin ahal izango dute korrika.
LH5 eta LH6ko haurrak
- Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
- Izen ematea:
- Koordinatzaileek ikastetxetan banatuko dituzte txartelak.
- Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute korrikalariek txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
- Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagatik Arrangoletara eta buelta, 1.100 m. Ikusi planoa.
DBH1 eta DBH2ko haurrak
- Probaren ordua: Aurreko proba amaitzean
- Izen ematea: Kiroldegian
- Ibilbidea: Eusebio Gurrutxaga plazatik Talaipe ingurura eta buelta, 1.500 m. Ikusi planoa.
Gazteak eta helduak:
Nordic walking kategoria
-
Ordua: 11:30
-
Izen ematea: Kiroldegian.
-
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.
- Probaren ezaugarriak:
-
Ibilbidearen eskuineko aldetik joango dira eta, ahal dela, espaloitik edo bidegorritik.
-
Lasterketa bitartean, soinean eraman beharko dute txartela; ondoren, gutunontzian sartu beharko da.
-
Lasterketa patinetan
-
Ordua: 12:00
-
Izen ematea: Kiroldegian.
-
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.
Helduen lasterketa orokorra
-
Ordua: 12:05
- Izen-ematea: Kiroldegian
-
Ibilbidea: Eusebio Gurrutxagan hasi eta 5.000 m. Ikusi planoa.
Beste kirol probak
San Silvestre lasterketaren ingurukoen berri emateaz gain, Zumaiako Udalak XXXIX. Herri Lasterketaren eta XV. Flysch trailaren daten eta izen-emateen inguruko informazioa eman du. Otsailaren 24an eta urriaren 6an izango dira probak, hurrenez hurren.
Eguna |
Izen-ematearen hasiera |
|
Zumaiako San Silvestre |
2023/12/31 |
2023/12/12 |
Zumaiako XXXIX Herri Lasterketa |
2023/02/24 |
2023/12/18 |
Zumaiako XV. Flysch traila |
2023/10/06 |
Zehazteko |
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13