Zabalik dago Udaltzainen lan-poltsako behin behineko zerrendaren aurkako helegiteak jartzeko epea
Lan-poltsako behin-behineko zerrendaren aurkako helegiteak egiteko epea zabalik dago ekainaren 19ra bitartean.
Alarma egoera dela, 463/2020 Errege Dekretuko Hirugarren xedapen gehigarria aplikatu zen, 10 balioduneko epea etenaz behin-behineko onartu eta baztertuen zerrendaren aurkako erreklamazioak egiteko. Maiatzaren 15eko 25/2020 Dekretuak, ordea, berriro martxan jarri ditu administrazio-epeak.
Ondorioz, ERREKLAMAZIOAK EGITEKO 10 balioduneko epea berriro ireki du Udalak, Zumaiako webgunean hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hala, ekainaren 19ra bitartean helegiteak aurkeztu ditzakete interesdunek.
Legeak eskaerak aurkezteko modu ezberdinak bermatzen dituen arren, egun bizi dugun alarma egoera dela eta, Udalaren gomendioa telematikoki egiteko aukera lehenestea da.
Albiste erlazionatuak
Lan poltsa
- Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez 2024/04/17
- Garbitzaileen lan poltsa osatzeko prozesuko behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2022/05/03
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoaren behin behineko emaitzak argitaratu ditu Udalak 2022/04/29
- Turismo eta merkataritza teknikari laguntzaileen hautaketa prozesuko proba teoriko praktikoa apirilaren 26an izango da 2022/04/06
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



