Zabalik dago Zumaiako XXXIX. Herri Lasterketan izena emateko epea
Otsailaren 24an izango da Herri Krosa. Dagoeneko zabalik da probetarako izen ematea, kronoak.com webgunean.
Otsailaren 24an, larunbatean, egingo da Zumaiako 39. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu, bata 5,1 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa. Hori baino lehen, 15:45ean haurren eta gaztetxoen lasterketa izango da.
> Hemen ikus daitezke lasterketa bakoitzaren inguruko xehetasunak (ibilbidea eta ordutegiak, besteak beste)
Lasterketaren irabazleek jasotzen dituzten ohiko sariez gain, herriko hainbat ostalarik eskainita bazkari eta afariak zozkatuko dira korrikalari guztien artean.
Izen-ematea:
- Proba nagusirako izen ematea kronoak.com webgunearen bidez egin beharko da. Arautegia ere bertan irakur daiteke.
- Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zintzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.
Ordutegia:
15:45 – Alebinak: 1.050m (Irteera Beheko plazan).
16:00 – Infantilak: 2.100m. (Irteera Beheko plazan).
16:10 – Kadeteak: 2.100m. (Irteera Beheko plazan).
16:15 - Aurrebenjaminak eta benjaminak 300m (Irteera Saregileen plaza parean).
16:30 – Eskola adinekoen sari banaketa.
17:00 – Helduen lasterketa: 10.200m. (Irteera Beheko plazan).
17:10 – Helduen lasterketa: 5.100m. (Irteera Beheko plazan).
18:15 – Helduen sari banaketa.
Helmuga kontrola 18:10etan itxiko da.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



