Zein dira kirola egiteko irizpideak? [EGUNERATUTA]

2020/05/05

Kirola egitearen inguruan dauden zalantzak argitzeko aurreko astean argitaratutako zerrenda eguneratu du Udalak. Kirolari profesionalei eta goi mailako kirolarien inguruko irizpideak ere bildu dituzte.

 

KIROLA EGITEKO BALDINTZAK (Apirilak 30eko SND/380/2020 agindua)

OSASUN NEURRI ETA HIGIENIKOAK MANTENDU:

  • Gutxieneko pertsona arteko 2 metroko distantzia mantendu orokorrean.Eskuak eta erabilitako materiala desinfektatu.
  • Distantziak ezin badira mantendu maskarilak erabili. Beste kasuetan ere gomendagarria da.
  • Aurpegi, aho, begiak, sudurra ez ukitu.
  • Jendea elkartzen diren eremuak saihestu.
  • Arropa eta gainontzeko materialak desinfektatu: arropa 60 gradutik gora garbitu, desinfektatzaile edo alkoholarekin zapata/zapatila zolak garbitu…
  • Birusa izatearen sintomak izanez gero EZ IRTEN eta auto-aislatu.

KIROL JARDUERAK EGITEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA DERRIGORREZKOAK:

  • 14 urtetik gorakoek.
  • Aire libreko kirolak egin daitezke.
  • Banakako kirola egin daiteke.

  • Ordutegia: 06:00-10:00 eta 20:00-23:00 (70 urtetik gorako pertsonek beraiei dagokien ordu-tartean egin beharko dute kirola)

  • Egunean behin

  • Kirol instalaziorik ezin da erabili

  • Herri eremutik ezin da irten

  • Bainua: ez da kirol jarduera. EZIN DA

AIRE LIBREKO KIROLAK ZUMAIAN

TXIRRINDULARITZA

  • Herriko eremuak errespetatu

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Beste txirrindulari bat topatuz gero distantzia mantendu (10metro).

  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu.

KORRIKA

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Beste korrikalari bat topatuz gero distantzia mantendu.

  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu.

SURFA

ZISKEk zehaztutako jarraibideak jarraitu:

  • Herriko hondartzetan (Itzurun eta Santiago) edo herriko eremutan surfeatu daiteke

  • Etxetik jantzita joan behar da, ezin da hondartzan aldatu

  • Gehienez 1h30’ saioa egin

  • Gutxienez 4 metroko distantzia mantendu gainontzeko surflariekin.

  • Jende asko badago ez sartu uretara. Webcametik begiratzea gomendatzen da hondartzara joan aurretik.

  • Olatu bakoitzean pertsona bakarra joango da

  • Txandak/erreferentziak errespetatuko dira

  • Ezin da hondartzan hitz egiten gelditu surf saioa baino lehen eta ondoren

  • Hondartzako dutxak ezingo dira erabili

  • ELKARRENGANAKO ERRESPETUA IZAN

PIRAGUA

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Itsas kiroldegia itxita dagoenez, piragua norberak eraman beharko du

  • Jarduera ibaian nahiz itsasoan egin ahal izango da

IGERIKETA

  • Igeri kirol bezala baimentzen da. Ez bainua.

  • Jarduera ur irekietan egitea baimentzen da (ibai, hondartza…)

  • Ur irekietan igeri egiteko segurtasun neurriak hartu:

    • Buia eraman.

    • Kolore biziko txapelak erabili.

    • Ur hotz garaian neoprenozko trajera erabiltzea gomendatzen da.

    • Bakarrik ez egin igeri. Kasu honetan distantziak mantenduz

    • Nondik nora egingo den igeri zehaztu famili edo ingurukoei

  • Jantzi beharreko materiala etxetik jarrita eraman.

  • Saioa amaitzean material guztia desinfektatu.

URPEKARITZA

  • Botilekin zein eskafandrarekin jarduera ez dago baimenduta

  • Urpeko arrantza ez dago baimenduta, oraindik ezin baitira bizidun errekurtsoak arrantzatu.

  • Txaluparik gabe eta modu indibidualean arnas libreko jarduerak, zein itsasoan aletekin igeriketa egin daiteke( kirol modalitate honetan tuboa erabiltzen da arnasteko).

  • Kasu guztietan beharrezko izango da betebehar higieniko sanitarioak betetzea.

ARRAUNA

  • Modu indibidualean egin daiteke.

  • Itsas kiroldegia eta alokairu eremua itxita daudenez norberak etxetik eraman beharko du txalupa.

  • Jarduera ibaian nahiz itsasoan egin ahal izango da.

  • Erabilitako materiala desinfektatu.

OINEZ IBILTZEKO JARDUERAK

  • Dekretuak paseoak baimentzen ditu ordu betez eta bizilekutik kilometro batera.

  • Hainbat oinezko jarduerari kirol izaera eman zaio gaur egun: jogging, trekking… Jarduera horiek zenbat denboraz eta zein distantziatan egin daiteken garbi geratzen ez den arren, herriko eremutik irten gabe eta kirola egiteko tartetan egin daitekeela uler daiteke

NORDIC WALKING

  • Jarduera kirol bezala baimentzen da. Bastoiak eramateak bakarrik ez du hau ahalbidetzen. Oinez ibiltzea baino jarduera intentsoagoa izan behar da.

  • Ezingo dira taldeak egin.

  • Beste kirolari batzuekin elkartuz gero distantziak mantendu.

  • Jarduera amaitzean erabilitako materiala desinfektatu.

EHIZA ETA ARRANTZA

  • Oraindik ez dago baimenduta

KIROLARI PROFESIONALEK, GOI MAILAKO KIROLARIEK ETA KIROL FEDERATUAK KIROLA EGITEKO BALDINTZAK (Maiatzak 3ko SND/388/2020 agindua)

KONTRATU PROFESIONALEKO KIROLARIAK, GOI ERRENDIMENDUKO KIROLARIAK ETA INTERES NAZIONALEKO KIROLARIAK

  • Behar den ziurtagiriarekin zehaztutako kirolariak dira
  • Aire librean egin ahal izango dute kirola
  • Ez dute ordu tarterik ezta ordu mugarik ere
  • Probintzia barruan egin ahal izango dute kirola
  • Entrenatzaile batek gidatu ahal izango ditu entrenamenduak behar diren neurri hartuaz
  • Behar bereziko kirolariek laguntzaile bat beraiekin izan dezakete higieniko sanitarioak beteaz

KIROLARI FEDERATUAK

  • Dagokion federazioko ziurtagiriarekin (fitxa izan daiteke) zehaztutako kirolariak
  • Zehaztutako bi ordu tartetan egin ahal izango dute kirola
  • Herriko eremutatik ezin dira irten