Zein dira larunbatetik aurrera kirola egiteko irizpideak?

2020/05/01
Herritar guztiek paseoak eman ahal izango dituzte larunbatetik aurrera, eta pertsona helduek kirola ere egin ahal izango dute. Kirol jardueren inguruan dauden zalantzak argitu asmoz, Zumaiako Udalak kirola egiteko baldintzak orokorrak jaso ditu, baita kirol modalitate bakoitzari zuzendutako xehetasunak ere.

Etxean egoteko agindua malgutzeko neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuak, eta pertsona helduak kirola egitera edo paseo bat ematera atera ahal izango dira larunbatetik aurrera.

Ariketa fisikoari dagokionez, larunbatetik aurrera udalerri barruan, bakarka eta egunean behin egin ahalko dute pertsona helduek (14 eta 70 urte bitartekoek), horretarako aurreikusitako ordu-tarteen barruan. Paseoak, aldiz, herritar guztiek egunean behin eta kilometro bateko eremuan egin ahal izango dituzte, bakarka zein bizikideetako batekin batera, eta adin-tarte bakoitzaren ordutegia errespetatuz. 70 urtetik gorakoek beraiei dagokien ordutegian egin ahal izango dute ariketa fisikoa.

Espainiako Gobernuak ordu tarteen arabera antolatu ditu kalera ateratzeko baldintzak.

Ordutegia Nork egin dezake zer? Zer distantziatan? Norekin?
06:00-10:00 / 20:00-23:00 Helduek (14 urtez gorako guztiek) ariketa fisikoa egin dezakete, edo paseatzera irten daitezke. Paseoak, etxetik kilometro bateko eremuan. Kirol jarduerak, udalerriaren barruan, eta denbora mugarik gabe, ordutegiaz harago. Bi kasuetan, egunean behin baino ez. Paseoak bizikide batekin egin daitezke; kirola, bakarrik.
10:00-12:00 / 19:00-20:00 Mendekotasunak dituztenentzako gordetako tartea da. 70 urtetik gorako herritar oro multzo horretan sartu du gobernuak. Etxebizitzatik kilometro bateko eremuan. Bizikide batekin edo zaintzaile batekin atera ahal izango dute kalera.
12:00-19:00 14 urtetik beherakoak kalera irten daitezke. Etxebizitzatik kilometro bateko eremuan Orain arte bezala, heldu bakarrarekin atera ahalko dira umeak.
5.000 herritarretik beherako udalerriak Ez dituzte ordutegiak bereiziko, baina paseoak eta kirol jarduerak 06:00etatik 23:00etara bitartean egin ahalko dira.

 

Kirol jardueren inguruan dauden zalantzak argitu asmoz, Zumaiako Udalak kirola egiteko baldintzak eta kontutan hartu beharreko irizpideak zerrendatu ditu. Irizpide hauek 14  eta 70 urte bitarteko pertsonei dagozkienak dira, kirola egiteko baimena haiei zuzenduta baitago.

Honakoak dira kirola egiteko irizpideak:

Osasun eta higiene neurriak mantendu

  • Gutxieneko pertsona arteko 2 metroko distantzia mantendu

  • Eskuak eta erabilitako materiala desinfektatu

  • Ahal bada maskarak erabili

  • Jendea elkartzen diren eremuak saihestu

  • Arropa eta gainontzeko materialak desinfektatu: 60º gora garbitu, desinfektatzailearekin edo alkoholarekin oinetakoen zolak garbitu…

  • Birusa izatearen sintomak izanez gero EZ IRTEN KALERA

Kirol jarduerak egiteko baldintza orokorrak, derrigorrez bete beharrekoak

  • Egunean behin bakarrik egingo da kirol jarduera (bi ordu tarteetako batean)

  • Ordutegia errespetatu beharko da: 6:00etatik 10:00etara ala 20:00etatik 23:00etara egin daiteke kirola
  • Kirol jarduera banaka egin beharko da

  • Herritarrek Zumaia osoan zehar egin dezakete kirola, udalerriaren mugak errespetatuz
  • Aire libreko kirolak soilik egin daitezke, eta debekatuta dago kirol instalazioak erabiltzea

Kirol modalitateen araberako zehaztapenak

TXIRRINDULARITZA

  • Herriko eremuak errespetatu

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Beste txirrindulari bat topatuz gero distantzia mantendu

  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu

KORRIKA

  • Herriko eremuak errespetatu
  • Ezingo dira taldeak egin

  • Beste korrikalari bat topatuz gero distantzia mantendu.

  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu

SURFA

Surfari dagokionez, ZISKE elkarteak zehaztutako irizpideak errespeta daitezen eskatzen du Udalak. 

  • Herriko hondartzetan surfa egin daiteke: Itzurun eta Santiagon

  • Etxetik surfa egiteko prest, jantzita joan behar da (ezin da hondartzan aldatu)

  • Gehienez 1h30’ saioa egin

  • Gutxienez 4m distantzia mantendu gainontzeko surflariekin

  • Jende asko badago ez sartu uretara. Webcametik begiratzea gomendatzen da hondartzara joan aurretik

  • Olatu bakoitzean pertsona bakarra joango da

  • Txandak/erreferentziak errespetatuko dira

  • Ezin da hondartzan hitz egiten gelditu surf saioa baino lehen eta ondoren

  • Hondartzako dutxak ezingo dira erabili

  • ELKARRENGANAKO ERRESPETUA IZAN

PIRAGUA

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Itsaskiroldegia itxita dagoenez, piragua norberak eraman beharko du

  • Jarduera ibaian egin ahal izango da

  • Norbere piragua itsaskiroldegitik edo alokairu eremutik gaur, maiatzak 1, ateratzeko aukera izango du. Ondoren ezingo da bertan gorde eta norbere gordelekua erabili beharko du

IGERIKETA

  • Igeriketa baimentzen da kirol moduan, ez bainua

  • Jarduera ibaian egin daiteke

  • Ur irekietan igeri egiteko segurtasun neurriak hartu:

    • Buia eraman.

    • Kolore biziko txapelak erabili.

    • Ur hotz garaian neoprenozko trajea erabiltzea gomendatzen da.

    • Bakarrik ez egin igeri. Kasu honetan distantziak mantenduz.

    • Nondik nora egingo den igeri zehaztu famili edo ingurukoei

  • Jantzi beharreko materiala etxetik jarrita eraman

  • Saioa amaitzean material guztia desinfektatu

ARRAUNA

  • Modu indibidualean egin daiteke

  • Itsas kiroldegia eta alokairu eremua itxita daudenez norberak etxetik eraman beharko du txalupa

  • Norbere txalupa itsas kiroldegitik edo alokairu eremutik gaur, maiatzak 1, ateratzeko aukera izango du. Ondoren ezingo da bertan gorde eta norbere gordelekua erabili beharko du.

  • Jarduera ibaian egitea baimentzen da

  • Saioa amaitzean material guztia desinfektatu

OINEZ IBILTZEKO JARDUERAK

  • Dekretuak paseoak baimentzen ditu ordu betez eta bizilekutik kilometro batera

  • Hainbat oinezko jarduerari kirol izaera eman zaio gaur egun: jogging, trekking… Jarduera hauek zenbat denboraz eta zein distantziatan egin daitezkeen ezin da zehaztu

NORDIC WALKING

  • Jarduera kirol moduan baimenduta dago. Oinez ibiltzea baino jarduera intentsoagoa izan beharko da (bastoiak eramate hutsak ez du esan nahi kirol modalitate hau praktikatzen denik)

  • Ezingo dira taldeak egin

  • Beste kirolari batzuekin elkartuz gero distantziak mantendu

  • Jarduera amaitzean erabilitako materiala desinfektatu