Zorionak, Lucia!
Lucia Lacarra dantzariak 2023ko Arte Ederren Merezimenduaren Domina jasoko du du, eta Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu duen aitortzagatik.
Lucia Lacarra dantzariak 2023ko Arte Ederren Merezimenduaren Domina jasoko du du. Hala iragarri du Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak; haren hitzetan, sari hauek "sortze artistiko eta kulturalaren esparruan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak zein zerbitzu azpimarragarriak egin dituztenak" aitortzen dituzte. Dantzaria ballet klasikoan egindako ibilbideagatik saritu dute, eta Espainiako Kultura Ministerioak ematen dituen Arte Ederren Urrezko Dominak jasoko dituzten 37 artista edo agenteetako bat da.
Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eskaini nahi dizkio Lacarrari lortu duen aitortzagatik, eta bere ibilbide guztian zehar egin duen eta egiten ari den lan bikainarengatik. Halaber, eskerrak eman nahi dizkio urte guztiotan Zumaiarekin eta zumaiarrekin mantendu duen lotura estuagatik, eta, aurrerantzean ere bidelagun izaten jarraitzea desio du.
Zorionak, Lucia!
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01



