Zumaia inguruko trafikoan aldaketak eragingo ditu Getariako triatloiak
Getariako triatloia dela eta, trafikoan aldaketak izango dira larunbat honetan. Arratsaldean, zenbait tartetan, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira. Autobus zerbitzuak ohiko ordutegi eta ibilbideak mantenduko ditu.
Honakoak dira antolatzaileek eta udaltzaingoak zabaldu dituzten gomendio eta irizpideak:
- Zarautz ↔ Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
- Getaria → Zumaia (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziok ere) betiere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator eta. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, bidegurutzean lasterkarien sartu-irtenak lehenetsiz eta babestuz. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
- Zumaia → Getaria (N634) itxita (16:00-17:30 bitartean):
- Zumaiatik → Getariara, Zarautzetik bueltan AP-8 errepidea erabiltzea gomendatzen da
- Meaga → Zumaia (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
- Zumaia → Meaga zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
- Zumaia → Zarautz (N634) itxita (16:15-17:30 bitartean):
- AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
- Zumaia → Meaga (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator eta.
- Meaga ↔ Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
- Getaria ↔ Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
- Askizu eta San Prudentzio → Getaria itxita (16:00-17:40).
- Getaria ↔ Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin Balenziaga, Potzuaga, Magallanes, Akerregi, Erruera eta Eizaga auzoen kasuan (Zarautz aldetik zabalik)
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



