Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Itzulia dela-eta
14:00-14:50 bitartean N-634 errepidea moztuta egongo da, Bombas Azkue enpresaren pareko biribilgunetik A-8 autopistarako sarrerara bitartean.
Euskal Herriko Itzulia Zumaiatik pasako ez bada ere, larunbat honetan (apirilak 9) A-8 autopistara bidea moztuta egongo da Zumaia aldetik. Itziar aldetik Arroa Behea ingurura iritsiko dira, 14:40 inguruan. Lasterketa Zumaiako herrigunetik pasako ez bada ere, inguruko trafikoan eragina izango duela ohartarazi du Zumaiako Udaltzaingoak.
Zehazki, Bombas Azkue enpresaren pareko biribilgunearen eta A8 autopistaren arteko errepidea (N-634 errepidea) moztuta egongo da 14:00-14:50 bitartean. Ondorioz, denbora-tarte horretan ezingo da Zumaiatik A8 autopistara sartu.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



