Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko triatloia dela-eta
Ekainaren 14an (larunbata) 14:00-18:30ak bitartean Zarauzko triatloiak trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere.
Larunbat honetan aldaketa nabarmenak izango dira Zumaia inguruko trafikoan, Zarauzko triatloia dela-eta. Gidariei aholkatzen zaie bidaiak aurrez planifikatu ditzatela, ondorengo oharrak kontutan hartuta.
Trafiko aldaketak direla-eta AP-8 autobista erabili behar dutenei txartel bat emango zaie, autopista doan erabili ahal izan dezaten. Bestalde, garraio publikoan ere aldaketak izango dira; kontsultatu Lurraldebusen webgunea edo geltokietan jarritako informazioa.
Autoen trafikoari dagokionez, honakoak dira kontutan hartu beharrekoak:
Zumaiara iristeko:
- Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
- Oikiatik (14:15-18:10): Oikiatik ateratzeko Beduako bidea erabili beharko da
- Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik (14:15-18:00): Zarautz aldera joateko aP-8 autopista (Itziar edo Elgoibartik); Zumaiara iristeko, N-634 errepidea
Zumaiatik irteteko:
- Zarautz aldera (14:15-18:30): AP-8 autobidea erabili beharko da; N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia-Zarautz noranzkoan
- Getariara eta Zumaiako kirol portura iristeko bide guztiak itxita
- Itziar, Aizarnabazal eta Zestoa aldera: Narrondotik AP-8 autobidea hartuta, edo Itziar-Endoia bidea hartuta.