Zumaia inguruko trafikoan aldaketak, Zarauzko estropadak direla-eta
Abuztuaren 20 eta 21ean, ACT ligako estropadak izango dira Zarautzen. Ikusleak babesteko, N-634 errepidea, Getaria eta Zarautz artean itxita egongo da zenbait momentutan.
Honakoak dira estropadak Zumaia inguruan eragingo dituen aldaketak:
Abuztuak 20, larunbata
- 14:00-17:00: txandakako trafikoa N-634ko PK 19,950an, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua
- 17:00-17:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita
- 17:30-19:30: txandakako trafikoa Narrosetik norabide aldaketara
- 19:30-20:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita
- 20:30etatik aurrera: txandakako trafikoa N-634ko PK 19,950an, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua). Puntu horretan, semaforo bat jarriko da gau osoan txandakako trafikorako
Abuztuak 21, igandea
- 00:00-10:00: txandakako trafikoa N-634ko PK 19,950an, norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua)
- 10:45-11:15: Getaria-Zarautz errepidea itxita
- 11:15-13:30: txandakako trafikoa Narrosetik norabide aldaketara
- 13:30-14:30: Getaria-Zarautz errepidea itxita
- 14:30:17:30: txandakako trafikoa N-634ko PK 19,950an norabide aldaketan (Arroka zabala izeneko eremua)
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



