Zumaia inguruko trafikoan aldaketak eragingo ditu Getariako triatloiak
Getariako triatloia dela eta, trafikoan aldaketak izango dira larunbat honetan. Arratsaldean, zenbait tartetan, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira.
Honakoak dira antolatzaileek eta udaltzaingoak zabaldu dituzten gomendio eta irizpideak:
- Zarautz ↔ Zumaia artean AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da, Getarian trafiko pilaketak ekiditeko.
- Getariatik → Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) beti ere arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak kudeatuko du, lasterkarien sartu irtenak lehenetsiz eta babestuz bide-gurutzean. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
- Zumaiatik → Getariara (N634) itxita (16:00-17:30 bitartean):
- Zumaiatik → Getariara, Zarautzetik bueltan (AP-8 gomendatzen da).
- Meagatik → Zumaiara (GI-2633) itxita (16:15-17:30 bitartean).
- Zumaiatik → Meagara zabalik, baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
- Zumaiatik → Zarautzera (N634) itxita (16:15-17:30 bitartean):
- AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
- Zumaiatik → Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa dator.
- Meaga ↔ Zarautz (GI-2633) bi noranzkoak zabalik (Elkanorako bidegurutzera arte).
- Getaria ↔ Zarautz (N-634) bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
- Askizu eta San Prudentziotik → Getariara itxita (16:00-17:40).
- Getaria↔ Meaga (GI-3391) itxita (16:00-17:15), berdin BALENZIAGA, POTZUAGA, MAGALLANES, AKERREGI, ERRUERA eta EITZAGA AUZOAN. Zarautzetik zabalik egongo da.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07



