Garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia

2020/09/18

Zumaiako Udalak lau modalitate desberdinetan banatzen ditu laguntzak, guztiak ere garapeneko lankidetza sustatzen duten jarduerei dagozkienak. Dirulaguntzaren eskaera telematikoki egin daitezke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan, urtea amaitu baino lehen.

Zumaiako garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia argitaratu du. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak.

Dirulaguntzaren eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan, urtea amaitu baino lehen. Horretarako arazorik izanez gero, Gizarte Zerbitzuen telefonora deitu dezakete interesatuek: 943 86 22 00.

Oinarriak

Eskaera orria eta aurkeztu beharreko gainerako dokumentuak

Lau modalitate

Zumaiako Udalak dirulaguntzen lau modalitate aurreikusi ditu, eta banaketa horren araberako baldintza eta dirulaguntzaren gehieneko kopuruak:

1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat. 1. modalitateko dirulaguntza ez da izango Nazioarteko dirulaguntzako aurrekontuaren % 5a baino gehiago. 

2. modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak). Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 20.000 € baino handiagoa izango, ez eta aurrekontu osoaren % 80 baino handiagoa ere.

3. modalitatea: Urola Kostako Udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak. Proiektu bakoitza diruz laguntzeko zenbatekoa ez da 6.000 € baino handiagoa izango, ez eta proiektuaren aurrekontu osoaren % 80 baino handiagoa ere.

4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzenduta bekak. Modalitate hau diruz laguntzeko zenbatekoa ez da udal aurrekontuaren % 5 baino gehiago izango.

Edozein kasutan, Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.