Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko plana aurkeztuko dute datorren astean
Herriko hainbat kolektibo eta norbanako elkarrizketatu ondotik osatu dute plana, eta datorren ostegunean (azaroaren 3an) aurkeztuko dute, arratsaldeko 18:30ean Oxford aretoan.
Azken urteetan, LGTBI+ kolektiboaren aldarrikapenak kalean ikusten diren arren, gaur gaurkoz oraindik ez da identifikatutako behar horiek neurri politikoetara eramaten asmatu. Izan ere, ezjakintasun handia dago oraindik, eta LGTBI+ pertsonen bizitza publiko eta politikoa ezkutuan egon da orain artean, eta ez da haien ahotsa kontuan hartu.
Hausnarketa eta hutsune horri tiraka 2020. urtean hasi zen lanean Zumaiako Udala, Eihera kooperatibaren bidelaguntzarekin. 2020an zehar barne mailako lanketa egin zuten, bi zentzutan: alde batetik, udaleko hainbat sail aztertu zituzten; eta bestetik, gazteekin LGTBI kolektiboaren problematika lantzeko saioak egin zituzten. Gazteekin egindako saioak emankorrak izan ziren, eta Zirta espazio askea sortu zuten 2021eko martxoan. Halaber, udalaren barruan eragiteko eta LGTBI+ kolektiboaren inguruko sentsibilizazioa udal zerbitzuetan txertatzen hasteko, hainbat formakuntza saio egin zituzten.
Egindako ekimenek eragina izan zutela uste arren, norabide falta sumatu zuten. Horregatik, bideorri bat zehazteari ekin zioten iaz, proposamen guztiak marko baten baitan kokatzeko. Herriko kolektibo eta norbanakoak elkarrizketatu dituzte, eta Zumaiako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika konkretuen zerrenda eta plana osatu dute. Datorren ostegunean (azaroaren 3an) aurkeztuko dute, arratsaldeko 18:30ean Oxford aretoan.
Albiste erlazionatuak
Berdintasuna
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Zumaiarrei deialdia zaintzari buruzko galdetegia betetzeko 2023/07/05
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04
Feminismoa
- Zaintzaren diagnostikoa egiteko herritarren parte hartzea eskatu dute 2023/09/14
- Iruñeko erailketa matxista dela-eta, Zumaiako Udalaren adierazpena 2023/07/04
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Orion gertatutako erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die 2023/05/17
LGTBI
- 'Casa Susanna' film dokumentala ikusteko aukera izango da irailaren 21ean, Zinegoak programaren barruan 2023/09/12
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- 'Casa Susanna' film dokumentala eta film laburren saioa izango dira Zumaian, Zinegoak programaren barruan 2023/05/11
- Armairuaren inguruko bizipenak, zumaiarren ahotik 2023/02/24