La consagración de la primavera filma Telmo Iruretaren lehen film luzea izan da. Donostiko Zinemaldian aurkeztu zen Sail Ofizialean, eta orain Goya Saria lortu du Telmo Iruretak. Zumaiarrek azaroaren erdialdean ikusi ahal izan zuten Aita Mari aretoan, aktore zumaiarraren aurkezpenarekin.
Zumaiako Udalak Telmo Irureta aktorea zoriontzen du lortu berri duen Goya Sariagatik
Aktore berri onenaren Goya Saria irabazi du Telmo Irureta aktore zumaiarrak, Fernando Franco zinemagilearen 'La consagración de la primavera' fiilman egindako lanarengatik.
David pertsonaia interpretatu du Telmo Iruretak, garun-paralisia duen mutila. Pertsonaia horri eskerrak eman zizkion bere diskurtsoan, eta desgaitasuna duten pertsonen sexualitatearen inguruko aldarrikapena egin zuen: "Gu ere existitzen gara, guk ere txortan egiten dugu!". Halaber, zine munduan askotariko gorputzek lekua izan behar dutela nabarmendu zuen. Fernando Francoren filmean lankide izan dituen guztiak ere eskertu zituen agertokitik.
Lehenago ere gai beretsuak landu izan ditu aktore zumaiarrak. Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, eta Ttanttak teatroaren eskutik, Sexberdinak antzezlanean aritu zen, sortze prozesuan zein aktore lanetan.
Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eman nahi dizkio Telmo Iruretari lortu berri duen aitortzagatik eta bere aktore eta sortzaile ibilbidean zorterik onena opa dio.
Zorionak Telmo!
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



