Zumaiara iritsi berri direnei ongietorria eman die alkateak
Zumaiako Udalak herrira iritsi berri direnekin saioa egin zuen joan den astean. 45 zumaiar berri bildu ziren udaletxeko pleno aretoan.
Ekitaldi honek Zumaian bizi berri diren pertsonei harrera integrala eskaintzea du helburu, eta 2021-2022 urteetan herriko eragileekin eta hezkuntza komunitatearekin elkarlanean sortutako harrera protokoloa eta gida oinarri hartuta antolatzen da urtero. Aurtengo saioa arrakastatsua izan da; 45 zumaiar berrik parte hartu zuten saioan.
Ongietorri ekitaldi honen bidez, Zumaiako Udala herrira iritsi berri direnei Zumaian ondo bizi ahal izateko behar duten informazio osoa ematea eta integratzeko bideak erraztea du helburu. Gida bost hizkuntzatan eskuratu daiteke, eta online ere ikus daiteke.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



