Zumaiarrok Galarretan erremonte jaialdi bat debalde ikusteko aukera izango dugu
Ekainaren 6an izango da (17:30), eta Oriamendi enpresak eta Udalak hitzartutako ekimena da.
Zumaiar orok erremonte jaialdi bat debalde ikusteko aukera izango du Galarreta pilotalekuan (Hernani). Ekainaren 6an izango da, 17:30ean. Oriamendi enpresak kudeatzen du pilotaleku entzutetsu hori, eta enpresaren eta Udalaren ekimenez sortutako aukera da. Lehiatilan Nortasun Agiria erakutsi, eta sarrera jasoko du herritarrak, pilotalekura sartzeko.
Sorburua beste jaialdi batean du. Izan ere, ekainaren 30ean, San Pedro bigarrenez eta jaien egitarauaren barruan, erremonte jaialdia izango da Aitzuri pilotalekuan. 19:00etan hasiko da, eta Erremontari Herriz Herri ekimenaren barrukoa da. Hainbat herritan izango dira partidak datozen hilabeteetan, eta aurten, Zumaia ere sartu da zirkuito horretan. Urtez urte indarra hartzen doa Erremontari Herriz Herri.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
- Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta 2024/06/04