Sukaldaritza tailerra egingo dute Ludotekan otsailaren 13an, "familia giroan"

2022/02/04

LH1-6 bitarteko haurrak eta haien familiak elkartuko dira, 17:00etatik 19:30era bitartean. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 7tik 10era bitartean eman beharko dute izena.

Ludotekan, Familia giroan egitasmoaren baitan, sukaldarita tailerra egingo dute otsailaren 13an (igandea). Tailerra LH1-6 bitarteko haurrentzat eta horien familientzat izango da. Haurren anai-arrebek ere parte hartu ahal izango dute tailerrean eta derrigorrezkoa izango da haurrak heldu batekin bertaratzea.

Plazak mugatuak dira eta otsailaren 7tik 10era bitartean eman beharko da izena, Ludotekan bertan.