Santelmoetako egitaraua antolatzen hasi dira herriko eragileak eta Udala
Bi urteren ondoren, 2022ko santelmoak egin ahal izatea espero dute.
Zumaiako Udala santelmoen egitaraua prestatzen duten eragileekin bildu da astearte honetan. Festak "normaltasunez" antolatzen hasiko dira, betiere egoera berriro okertzen bada indarrean jarriko liratekeen neurrietara moldatu beharko direla aurreikusita.
Azken bi urtetan zumaiarrek izandako jarrera eredugarria nabarmendu dute bileran udal ordezkariek, eta uste dute, egungo egoeran festak antolatzen hasteko moduan gaudela. Hainbat eragileren ordezkarik azaldu dute dagoeneko martxan daudela, eta datozen asteetan hasiko dira lanean besteak ere. Orain artean bezala, Udala eta eragileak elkarlanean arituko dira festen antolaketan.
Albiste erlazionatuak
Parte hartzea
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16
- 'Zumaian euskararekin zer?' prozesuaren barruan partaidetza saioei ekingo diete urrian 2024/10/03