Baratza parkerako segurtasun protokoloaren berri eman du Udalak
Keretxudi Baratze Parkean lan egin daitekeela zehaztu dute, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada. Gainera, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete beharko dira.
Ertzaintza eta Udaltzaingoak aplikatu beharreko eguneratutako irizpideen berrikuspena argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2020ko apirilaren 15ean. Bertan ezarritakoaren arabera baratzeetan lan egin daiteke, baldin eta hara joateko eta bertan egoteko behar-beharrezkoa den denbora baino hartzen ez bada.
Horretaz gain, Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak bete behar dira eta Baratze Parkeko betekizun hauek ere bai:
- Sintomarik baduzu, etxean geratu
- Norberaren eta gainerakoen osasuna arriskuan ez jartzeko arretaz aritu eta pertsonen arteko gutxieneko 2 metrotako segurtasun tartea errespetatu.
- Baratza bakoitzeko erabiltzaile bakar bat aritu.
- Lanabesen biltegia eta aldagelak EZIN DIRA ERABILI, etxetik aldatuta joan beharko dira erabiltzaileak.
- Erabilitako lanabesa eta ateetako heldulekuak desinfektatuta utzi.
- Norberak beharko duen xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoa eta behar izanez gero, bestelako babes neurriak eramango ditu.
- Osasun Agintaritzak ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko, Baratze Parkera sartzeko erabiltzaile elkarteak ezarritako txandak eta hartutako konpromisoak errespetatu,instalakuntzak irekita edukitzeko ezinbestekoa baita:
Txandei dagokionez, honakoa da zehaztu dutena:
- Gehienez bi orduko iraupena izango duten txandak antolatu dira
- Txanda bakoitzean, gehienez ere 20 baratzek izango dute aldi berean, lanean aritzeko baimena
- Baratze bakoitzak astean bitan txanda izango du
- Adostutako txandak eta segurtasun neurriak jarraituko dira
Arduraz jokatu eta elkar zaindu!
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23
- Bi markagailu berri kiroldegiko pistan 2024/04/19
Covid19
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06
- Aurtengo udan ere betetze maila neurtuko da Zumaiako hondartzetan 2021/06/11