Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an
Bilera Alde Zaharreko bizilagunei zein zumaiar guztiei zuzenduta dago, eta, helburua da Goiko Plazan egin diren eta egingo diren aldaketen inguruko azalpenak ematea, bizilagunen kezka eta iritziak jasotzearekin batera. Saioa maiatzaren 8an (asteazkena) izango da, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Zumaiako Udalak bilera ireki baterako deia egin du, Goiko plazan egin berri diren eta egingo diren aldaketen inguruan aritzeko. Aldaketa horiek birmoldaketa-prozesu batetik abiatzen dira, inguru honen plaza-izaera berreskuratzera bideratua. Helburu nagusia da oinezkoei lehentasuna ematea eta inguruan ibiltzen direnei eta erosketak egiten dituztenei erosotasuna ematea.
Hala ere, aldaketa horiek kezka eta ezinegona sortu dute zenbait bizilagunen artean, aparkalekuak kentzearen ondorioz. Birmoldaketaren inguruko azalpenak eta arrazoiak agertzeko, bilera irekia egingo du Zumaiako Udalak maiatzaren 8an (asteazkena). Bilerak espazio bat eskainiko du egindako aldaketei buruz eztabaidatzeko eta ikuspuntuak partekatzeko, izan Alde Zaharreko bizilagunenak zein gainontzeko herritarrenak. Interesa duten herritar guztiei parte hartzera eta beren ideia eta iritziekin laguntzera animatu nahi ditu Udalak.
Herritarrekin bilera irekia: GOIKO PLAZAKO ALDAKETAK
- Data: Maiatzak 8, asteazkena (2024/05/08)
- Ordua: 19:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Trafikoa
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- [TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez 2025/10/07
- [TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean 2025/10/07
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



