Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an
Margolana Zumaiako kaleetan egin beharko dute parte hartzaileek, gai eta teknika librean. Hiru sari nagusi izango dira, eta horrez gain, zumaiar onenaren, gaztetxo onenaren eta haur onenaren sariak banatuko dira.
1998an egin zen lehenengoz kaleko pintura lehiaketa Zumaian. Ordutik hamarnaka herritarrek hartu dute parte sariketan, eta lan ugari jaso dira. Aurten, maiatzaren 12an izango da lehiaketa, eta Zumaiako zein Zumaiatik kanpoko margolariek hartu ahal izango dute parte.
Oinarriak:
Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko kontutuan hartu beharrekoak:
- Nahi duten guztiek har dezakete parte.
- Lana, kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
- Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen Gaiari dagokionean Zumaiarekin lotura izatea eskatzen da, lotura hori zuzena edo zeharkakoa izatea ahalbidetzen delarik.
- Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
- Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin
- Sari banaketa bertan izango da, 18:00etan, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango
- Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira Oxford aretoan maiatzaren 12tik 19ra.
Sariak
Hiru sari nagusi banatuko dira maiatzaren 12an: lehenengo saria, 800 euro; bigarren saria, 500 euro; eta hirugarren saria, 300 euro. Gainera, zumaiar onenaren saria emango zaio bestelako saririk irabazi ez duen lehenengo zumaiarrari, 300 euro.
Gaztetxo eta haurrek ere izango dituzte sariak: 12 urte bitarteko onenak, eta 12 eta 16 urte bitarteko onenak Pinturas Rubio dendak emandako arte materialez osatutako sari bana jasoko dute.
Sariak ezin izango zaizkio eman egilera berari bi lehiaketatan jarraian, eta epaimahaiak eskubidea izango du saietako edoizein eman gabe uzteko. Halaber, lehiaketa honetan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakarrela nabarmendu dute.
Albiste erlazionatuak
Kultura
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27
- Zumaiako Udalak 'Balenciaga ez itxi!' lelopean ostiralerako antolatutako manifestazioarekin bat egiten du 2024/11/26