Erabiltzeko prest dago eskubaloi pista berria

2023/08/14

Zumaiako Udalak 185.608 euro erabili ditu pista berritzeko. Pulpo eskubaloi elkartearekin batera zehaztutako ezaugarriak ditu pistak.

Dagoeneko erabiltzeko prest dago Zumaiako kiroldegiko eskubaloi pista berria. Udalak Pulpo eskubaloi elkartearekin batera zehaztu zituen pistaren ezaugarriak, eta, haien eskariz, pista berriak Munduko Eskubaloi Txapelketan erabilitako pistaren material eta ezaugarri berak ditu.

Ekainean zehar zoladura zaharra kendu eta isolamendu lanak egin ondotik, uztailean zehar jarri dute zoladura berria. Ate berriak jarri eta pista margotuta, erabilgarri dago dagoeneko. Zumaiako Udalak 185.608 euro erabiliko ditu pista berritzeko. 

1.jpg

Kiroldegiko berrikuntzetan lehenengoa

Eskubaloi pistaren berrikuntza da kiroldegian egingo diren eraberritze lanen artean lehena. Honen atzetik etorriko dira bigarren igerilekuaren eraikuntza, eta barne antolaketaren eraberritzea, besteak beste. Ezagutu hemen kiroldegia berritzeko eta bigarren igerilekua eraikitzeko proposamena).

Hasiera batean pista 2022an eraikitzea zen asmoa, baina kiroldegian bestelako lanak egitea aurreikusita zegoenez, aurreproiektua osatuta eta definituta egon arte ez dira pista eraikitzeko lanak onartu. Behin pista berriaren ezaugarriak onartuta, 2023rako aurrekontuetan txertatu zen beharrezko partida, eta orain hasi dira lanak. Ondo bidean, abuztuaren hasieran erabilgarri egongo da kantxa berria.