Zumaia inguruko trafikoan aldaketak izango dira larunbatean, Zarauzko Triatloia dela-eta

2023/06/08

Ekainaren 10ean (larunbata) 14:15-18:00ak bitartean trafiko aldaketa nabarmenak eragingo ditu Zumaia inguruan ere. Narrondoko bizilagunengan izango du eragin handiena, denbora tarte horretan ezingo baitute Narrondotik Zumaiarako bidea autoz egin.

Larunbat honetan, 14:15etik 18:00etara bitartean, Zumaia inguruko zenbait errepide itxita egongo dira. Honakoak dira zumaiarrei eta Zumaiako auzoko herritarrei gehien eragingo dieten aldaketak, eta erabili beharreko bide alternatiboak:

Zumaiara iristeko:

  • Zarauztik: N-634 errepidetik joan ahalko da normaltasunez.
  • Oikiatik: 14:15 eta 18:10 bitartean Oikiatik irteteko, Beduatik.
  • Azpeitiatik, Zestoatik, Itziarretik: 14:15 eta 18:00ak bitartean AP-8 autopista (Itziar edo Elgoibar) Zarautzera eta N-634 Zumaiara
  • Narrondoko bizilagunek ezin izango dute N-634 errepidetik Zumaiara autoz joan. A-8 errepidetik egin beharko lukete bidea, Zarautzeraino joanda.

Zumaiatik irteteko:

  • Itziar, Aizarnazabal, Zestoa aldera: Narrondotik barrena eta autopista (Zumaian) edo Itziar-Endoia.
  • Getariara eta Zumaiako Kirol Portura bidea itxita.
  • Zarautz aldera: 14:30etik 18:30era N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Zarautz artean. Saihesbidea: AP-8 autopistaz

Bestelako oharrak:

  • AP-8 autopistaren erabilera: AP-8 autopistaren bidesariko sarreran, aipatutako saihesbideetan AP-8 autopista erabili behar dutenei tiket bat emango zaiela zerbitzua doakoa izan dadin.
  • Autobus zerbitzuan ere aldaketak: Lurraldebus autobus zerbitzuan ere eragina izango du kirol probak. Geltokietan jarriko dituzte aldaketen inguruko oharrak.
  • Urgentziazko kasuak: Anbulantziek zein suhiltzaileek lasterketako ibilbidean sartu ahal izango dute, hala behar izanez gero.