Kultur eta aisialdi arloko ikastaroak emateko deialdia zabaldu du Udalak

2021/07/15

Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da.

Zumaiako Udalak dei egiten die herriko irakasle eta taldeei, datorren ikasturtean kultur eta aisialdi arloko ikastaroak emateko proposamenak egin ditzaten. Ikastaro berri horiek, printzipioz, urritik ekainera bitartean eskaini beharko dira; edonola ere, bestelako denbora tarteetan ere eman ahal izango dira, betiere 2021/2022 ikasturtean. Proposamenak aurkezteko azken eguna uztailaren 30a izango da.

Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude Alondegia kultur etxean.  Gainera, gaiaren inguruko zalantzak argituko dituzte bertan; 943 86 10 56 telefonora deituta edo kultura@zumaia.eus e-mailera idatzita ere emango dituzte argipenak.