Udaleku irekietan eta udazaintza zerbitzuan izena emateko epea ostiral honetan amaituko da

2022/05/03

Izen-emate orria maiatzaren 6a (ostirala) baino lehen entregatu beharko da, herriko ikastetxeetan.

Izen-emate orriarekin batera matrikularen ordainagiria (dagokion kasuan, Familia Ugaria txartelaren fotokopia, edota DBE/GLL ziurtagiriaren kopiarekin batera), haurraren argazkia eta Osakidetzako txartelaren fotokopia entregatu beharko dira.

Udazaintza zerbitzua: 2 urteko haurrentzat (HH2)

2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da honakoa, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, eskoletan
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra
  • Izen-emate orria

Udaleku irekiak: 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat (HH3-LH4)

Zerbitzu honetan aisialdian oinarritutako eremu hezitzailea eskaintzen da, jolasa, elkarbizitza eta euskara ardatz hartuta. HH3 eta LH4 bitarteko haurrei zuzendutako jarduera da, eta goizez eskainiko da zerbitzua, 09:30etik 13:00era.

  • Izen ematea: apirilak 7-maiatzak 6, herriko eskoletan
  • Txandak: Bi txandatan antolatuko da zerbitzua. Lehenengo txanda uztailaren 4tik 15era; bigarren txanda, uztailaren 18tik 29ra
  • Izen-emate orria