Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik
Aisialdiarekin lotutako proiektuak, ekintzailetza proiektuak edota ikus-entzunezko lanen produkzioa barnebiltzen ditu, besteak beste; oro har, gazteek edozein arlotan egindako proiektuak. Guztira 5.000 euro banatuko dira, eta, proiektu bakoitzak, gehienez, 2.000 euro arteko dirulaguntza jasoko du. Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da.
Zumaiako Udalak beste dirulaguntza deialdi bat iragarri du, gazteek komunitatean parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatzeko. Ekimen honen bidez, gazteen interesak eta grinak islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz.
Horretarako, gazteek bultzatutako ekimenak diruz lagunduko dira: guztira 5.000 euro banatuko dira, eta, proiektu bakoitzak, gehienez, 2.000 euro arteko dirulaguntza jasoko du. 100 punturen gainean puntuatuko dira aurkeztutako proiektuak, eta, horren arabera banatuko da ezarritako diru-kopurua.
Nork eska dezake dirulaguntza?
Dirulaguntzak Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta daude. Eskatzaileek banaka edo taldean parte hartu ahal izango dute; taldean aurkeztuz gero, taldekideen hiru laurdenek ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Taldean aurkeztuz gero, arduradun bat izendatuko da, eta talde bakoitzeko proposamen edo proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da.
Zein proiektu lagunduko dira?
Gazteek dozein arlotan egindako proiektuak barnebiltzen ditu deialdiak, eta banaka zein taldeka aurkeztu daiteke. Adibide gisa honako ekimenak bultzatuko dira:
- Aisialdiarekin lotutako proiektuak
- Ekintzailetza proiektuak
- Zientziaren inguruko proiektuak
- Ikus-entzunezko lanen produkzioa edo teknologia berriekin lotutakoak
- Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa
- Zumaiar gazteek gauzatu ditzaketen beste proiektu batzuk
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Deialdian parte hartzeko, eskatzaileek eskabide bat aurkeztu beharko dute, eta horrekin batera, honako agiriak:
- Jardueraren memoria.
- Diruz laguntzeko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
- Beste instituzio eta erakundeetan egin diren dirulaguntza eskaerei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren dirulaguntzena.
- Zinpeko aitorpena, dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez, legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena. Debeku horietan barne izango da sexuagatiko diskriminazioaren ondorioz jasotako debekua, 1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen
duenaren 23.2 artikuluak arautzen duen ildotik. - Proiektuan genero ikuspegia noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da.
- Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean.
> Oinarriak
> Eskaera orria
> Egoitza elektronikoa
Albiste erlazionatuak
Gazteak
- Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak 2025/03/17
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Basoa.wav proiektuko 'Retrobisorea' abestiaren bideoklipa aurkeztu du Iñaki Agirrezabalagak 2025/02/19
- Gazteen sormena indar betean: bideoklip bat eta ikerketa historiko bat bidean 2025/02/03
Dirulaguntzak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
Zumaia bizitzeko da
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09
- Zesta punta eta esku pilota jaialdi ikusgarriak izango dira datozen bi asteetan Aitzuri pilotalekuan 2025/04/08
- Hurrengo astelehenean (apirilak 14) amaituko dira udazaintza zerbitzuko, udaleku irekietako eta kirol udalekuetako izen-emateak 2025/04/08
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01