Gazteen sormena indar betean: bideoklip bat eta ikerketa historiko bat bidean
Zumaiako Udalak emandako bekak lagunduta, proiektu bana garatzen ari dira Iñaki Agirrezabalaga eta Aitor Tena. Agirrezabalaga 'Basoa.wav' EPko abesti baten gaineko bideoklip bat ekoizten ari da; otsailaren erdialdean argitaratuko du. Tena, berriz, Zumaiako Herri Gaztedi mugimenduaren historia ikertzen ari da, memoria historikoa berreskuratu eta herriko langile mugimenduaren historian sakontzeko; ekainean aurkeztuko du ikerketaren emaitza.
Zumaiako Udalak iaz abian jarritako Gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzen programaren lehen deialdia martxa bizian dago. Bi zumaiarrek eskuratu dute beka, Aitor Tenak eta Iñaki Agirrezabalagak. Proiektu bana garatzen ari dira, arlo oso desberdinetan, gainera. Bata ikerketa dibulgatibo bat garatzen ari da, eta bestea abesti baten bideoklipa.
Aitor Tenaren proiektua ikerketa historiko bati lotuta dago, eta Zumaian 60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua du aztergai. Helburutzat ditu memoria historikoa berreskuratzea eta Zumaiako langile mugimenduaren historian sakontzea. Bere ikerketan, artxibo dokumentazioaren analisia egiten ari da: Beneditarren Fundazioan gordetako bost argitalpen eta 45 aldizkariko 130 artikulu inguru izan ditu eskuartean. Halaber, Herri Gaztediko kideen testigantzak jasotzen ari da: momentuz 9 kide elkarrizketatu ditu, sei gizonezko eta hiru emakumezko. 60-70 hamarkadetan jarriko du arreta, oraindik gutxi aztertutako garaia delako; haren esanetan, garai hartako mugimenduak ezagutzea garrantzitsua da, hurrengo hamarkadetan sortu edo garatu ziren mugimendu, alderdi eta sindikatuak ezagutzeko. Proiektuaren azken emaitza gizarteratzeko, aurkezpen ekitaldi bat egingo du ekainean.

Irudiak: Beneditarren Fundazioko artxiboa (Aitor Tenak utzita)
Bestalde, Iñaki Agirrezabalaga ikus-entzunezkoen arloko sorkuntzan ari da lanean. Bideoklip bat ekoizten ari da, Migel Gutierrezek Zumaiako Udalaren sormen bekaren bidez egindako Basoa.wav EPari irudizko errepresentazioa emateko. Zumaian oharkabean pasa daitezkeen lekuak eta gazteen eguneroko bizitza erakutsi nahi ditu proiektu honek, lau gazteren egun bateko joan-etorriak oinarri hartuta. Agirrezabalagak antzerki taldea eta ikus-entzunezko munduan aritzen diren zumaiarrak izan ditu ondoan; hain justu, hori zen proiektuaren beste helburu bat, Zumaiako ikus-entzunezko munduaren artean sinergia berriak sortzea. Grabaketa prozesua amaituta, post-produkzio fasean dago bideoklipa. Otsaileko hirugarren astean argitaratuko dute, Migel Gutierrezek EPko lehen abestia kaleratuko duen une berean.

Argazkiak: Bideokliparen grabaketako irudiak (Iñaki Agirrezabalaga utzita)
Ekimen honen bidez, gazteen interesak eta grinak islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz. Dirulaguntzak Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta daude, eta banaka zein taldean garatu daitezke proiektuak. Deialdi berriaren inguruko xehetasunak laster argitaratuko ditu Udalak.
Albiste erlazionatuak
Dirulaguntzak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Merkataritza lokalak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabalik 2025/10/03
- Zumaiako landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko ikerketa-beka eskatzeko epea zabalik dago berriro 2025/10/03
- Irailaren 30ean (asteartea) amaituko da alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/09/25
Gazteak
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Dokumental esperimental bat eta fikziozko laburmetrai bat bidean, gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen barruan 2025/10/17
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte ekainean eta uztailean 2025/06/04
Memoria
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an Oxford aretoan 2025/11/02
- Aitor Tenaren 'Hari gorritik tiraka' ikerketa-lana online eskuragarri 2025/10/21
- Frankismo garaiko bizipenak eta eskubide urraketak kontatzera deitu dituzte herritarrak 2025/10/07
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



