Egonkortze prozesuaren barruan, 13 lan eskaintzaren behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak

2023/09/01

Hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik sortuko. Erreklamazioak jartzeko epea irailaren 4tik 15era arte (biak barne) egongo da zabalik.

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesua lehiaketa ireki bidez egingo da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).

Egonkortze-prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko Enplegu Publikorako Eskaintza bat da, eta hautaketa prozesu hauetatik ez da lanpoltsarik osatukoProzesuaren inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.

Deialdiak:

Honako hautaketa prozesuetako behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak: