Udal zergen eta tasen hobariak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 31ra arte
Zalantzak argitzeko, jo Herritarren Arreta Zerbitzura: udaletxean 08:00etatik 14:30era bitartean, edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
Dagoeneko zabalik dago udal tasa eta zergen gaineko hobariak eskatzeko epea, urtarrilaren 31ra arte. Familia ugariek etxebizitzarekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari, eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkien hobariak eskatu ditzakete, baita udal zerbitzuetako tasen gainekoak ere. Bestelako hobariak ere eska daitezke: Bizigune programari lotutakoa eta energia aprobetxamendu sistemarena.
Ondoko dokumentu honetan ikus daiteke herritarrek eska ditzaketen hobarien zerrenda, modu labur eta errazean jasota. Edonola ere, zalantzak izatekotan, jo Herritarren Arreta Zerbitzura: udaletxean 08:00etatik 14:30era bitartean, edo 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.
> Ordenantza fiskalak 2024
Nola egin eskaera?
- Udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan (08:00-14:30)
- Posta-bulegoetan (ziurtagiri irekiaren bidez)
- Telematikoki, herritarren atariaren bidez.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
2022an egindako aldaketari esker, herritarrek jada ez dute orain arte aurkezten zituzten dokumentu guztiak aurkeztu beharko. Udalari baimena eman beharko diote beraien izenean dokumentazio hori kontsultatzeko (eskaera orrian horretarako dagoen atala sinatuz), edo, aurka badago, horrela adierazi beharko du eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Edonola ere, beharrezkoa izango da eskaera orria, eta ordenantza fiskalean zehazten diren dokumentuak aurkeztea.
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
Zumaia bizitzeko da
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira datorren astetik aurrera, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/06/28
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19