Zumaiako Soldadura Zentroan Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea zabalik dago

2022/05/10

Zumaiako Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteek. Ikasketa praktikoak dira, soldadurako lanbidearen oinarrizko ezagupenak eskuratzeko. Maiatzaren 27ra bitartean eman daiteke izena.

Oinarrizko Lanbide Heziketa: soldadura, fabrikazioa eta muntaketa

  • Nori zuzendua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Plaza librerik izan ezkero, 17urtetik gorakoek ere izena eman dezakete.

  • Helburua: batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaketaren oinarrizko ezagutzen jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

  • Egutegia eta ordutegia: irailetik ekainera. Goizeko ordutegia.

  • Aurre izen-ematea: Maiatzaren 9tik 27ra, Soldadura Zentroan (Zumaia)

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatutakoa.

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau Lanbide Heziketako sisteman sartuta dago, hezkuntza arautua da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren dirulaguntzarekin antolatuta dago.