Berdintasun Foroa ikasturte berriari ekiteko prest
Datorren astelehenean, irailaren 21ean, izango da ikasturte berriko lehen bilera. Betiko moduan Alondegiko moila gelan egingo dute bilera, 18:00etan. Oraingoan, ordea, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.
Datorren astelehenean, hilaren 21ean, ikasturte berriari begira jarriko da Zumaiako Berdintasun Foroa. Zehazki, 2020rako aurreikusitakoa errepasatu eta urtea amaitu bitarteko egin beharrak adostuko dituzte. Halaber, Emakumeon* Etxea proiektuaren berri emango dute. Bestelako gaien inguruan hitz egiteko tartea ere izango da.
Ikasturte lehen Berdintasun Foroa irailaren 21ean izango da, 18:00etan Alondegiko Moila gelan. Ikasturte honetan, osasun egoera dela eta, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako berdintasuna@zumaia.eus helbidera idatzi edo 943865025 (luz. 404) telefonora deitu dezakete herritarrek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Berdintasuna
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute bihar arratsaldean Emakumeon* Etxean 2024/10/29
- Zumaiako Udalak Iruñeko erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/10/10
- Prest dago plazerari buruzko ihes-gela 2024/09/26
- Zumaiako Udalak azken erailketa matxista salatzera deitzen ditu herritarrak 2024/09/12