Ostalaritzako langileentzat euskara ikastaroa abian

2022/10/13

Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko. Ikastaroa doakoa da.

Ekainean zaintzailentzat bezalaxe, orain taberna eta jatetxeetan aritzen diren langileentzat euskara ikastaroa antolatu du Zumaiako Udalak. Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, bezero euskaldunekin gertuko harremanak lantzeko.

Hamabi langilek eman dute izena, ikastaroa DOAKOA da, Banaiz bagara elkarteko Pako Aristi ari da irakasle eta urrian bina orduko 6 saio egingo dituzte.

Bi saio eginak dituzte jada, eta urriaren 17, 18, 24 eta 25ean (astelehen eta astearteetan) elkartuko dira berriz, 17:00etatik 19:00etara, Foronda kultur etxean. Saio horietan parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik, eta nahikoa da mezu bat idaztea euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera edo 943865025 (616 luzapena) zenbakira deitzea.