Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2024/05/09

Elkarteek ekainaren 8ra bitartean eskatu dezakete dirulaguntza.

Gizarte zerbitzuei dagozkien gaien inguruan lan egiten duten elkarteen jarduerak egiteko dirulaguntzak ematea da deialdi honen xedea. Zumaian edo Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikiko diharduten elkarteen funtzionamendu gastuak barnebiltzen ditu Zumaiako Udalaren deialdi honek.

Elkarteek ekainaren 8ra bitartean eskatu dezakete dirulaguntza. Zalantzak izatekotan, Gizarte Zerbitzuen bulegora deitu dezakete interesunek: 943 86 22 00.

Informazio guztia: Gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten elkarteei zuzendutako dirulaguntzak