0-6 urte bitarteko gurasoei zuzendutako bizipen tailerrak emango ditu Jon Urdineta psikomotrizistak
Bi saio eskainiko ditu: bata martxoaren 18an, jolasari buruzkoa; bestea apirilaren 1ean, agresibitatea eta identitatearen bueltakoa. Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 7ra bitartean. martxoan eta apirilean. Jolasa eta agresibitatearen inguruko hausnarketak bultzatzea izango da helburua.
Guraso Eskolen barruan, bi bizipen tailer izango dira martxoan eta apirilean. 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako saioak dira, eta Jon Urdineta psikomotrizistak gidatuko ditu saioak. Jolasaren garrantziaz ariko dira lehen saioan, eta agresibitatearen eta identitatearen inguruko gaiak jorratuko dituzte bigarrengoan. Bi saioak arratsaldez egingo dituzte, 17:30etik 19:30era bitartean.
Izen-ematea martxoaren 7a baino lehen egin beharko da, Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoan edo e-mail bidez (brankaharrera@zumaia.eus). Matrikularen prezioa 20 eurokoa izango da. Antolatzaileek bi gurasoen parte-hartzea gomendatzen dute, eta aurreko urteetan parte hartu ez duten familiek lehentasuna izango dute izena ematerako orduan.
Zumaiako Udala da ekimenaren antolatzailea, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du programak.

Albiste erlazionatuak
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Hezkuntza
- Gaur arratsaldean egingo dute urtarrileko ohiko osoko bilkura 2026/01/29
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Eskola kirola, denon altxorra: eman izena! 2025/06/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
Zumaia bizitzeko da
- Abante! jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua jarri du abian Udalak 2026/02/19
- Ikusgai daude Torreagako BOE etxebizitzen zozketan parte hartzeko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak 2026/02/05
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29



