Lankidetza hitzarmena sinatu dute Udalak eta Biolur elkarteak

2022/08/08

Hitzarmenaren helburua da bi erakundeen arteko harremanak eraiki eta lankidetza sustatzea, sare agroekologiko sendo bat sortzeko eta sektore agroekologikoa eta tokiko elikadura iraunkorren bidea garatzeko.

Egun bizi dugun krisi ekologiko eta soizalak gure herrietan ere eragina duela kontutan hartuta, eta elikadura ekoizpena zein kontsumoa ardatz funtsezkoa izaki, honako ildoak lantzearen garrantzia nabarmentzen dute hitzarmenean: herritar orori elikadura osasuntsua bermatzea, tokiko elikagaien ekoizpena sustatzea, nekazaritza jasangarria garantzea eta landa eremu biziak sustatzeko lehen sektoreko erreleboa edota nekazien lanaren duintasuna bermatzea. Guzti horretarako elikadura burujabetzaren bidea garatzea ezinbestekoa dela uste dute bi aldeek.

Esandakoa oinarri hartuta, bi erakundeek lankidetzan aritzea hitzartu dute, "sare agroekologiko sendo bat sortzeko eta sektore agroekologikoa eta tokiko elikadura iraunkorren bidea garatzeko". Zumaiako Udalak agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren bidea herritarrekin batera garatzeko lan ildo propio gisa hartzeko konpromisoa hartu du, eta Biolur elkartea izango du bidelagun garatu nahi dituen ekimen eta proiektuetan. Udako azokaren antolaketa eta dinamizazioaz, esaterako, Biolur elkartea arduratuko da.