164 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2021ean
Aurten ere laguntzen inguruko informazioa bidaliko du Udalak Zumaiako etxe guztietara, eta beharrak edukitzekotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzeko deia egin dute udal ordezkariek eta teknikariek.
Udalak urteak daramatza Gizarte Zerbitzuen bidez hainbat dirulaguntza kudeatzen. Dirulaguntza horien bidez Zumaian egoera ahulean bizi diren herritarrengana iritsi, bizi baldintzak nahiz bizi kalitatea hobetu eta gizarte bazterkeria egoerak prebenitu, saihestu edo leundu nahi dira.
Gizarte Zerbitzuetako langileek kasu bakoitza jaso, aztertu eta baloratu egiten dute eta herritarrekin elkarlanean gauzak hobetzeko edo aldatzeko bidelaguntza eskaintzen dute, arlo pertsonalean lanketa, laguntza ekonomikoak zein sozialak, eta bestelako baliabide eta prestazioak uztartuz.
Laguntza ekonomiko horietako bat da Gizarte Larrialdietarako Laguntza, eta horren berri eman nahi die Udalak herritar guztiei hirugarren urtez, etxe guztietara bidalitako eskuorriaren bidez. Modu honetan, informazioa ahalik eta herritar gehienen eskura jartzea du helburu, behar duen orok baliabide publiko hau erabili dezan.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak premia puntualei erantzutea du helburu, batez ere etxebizitzako gastuei (alokairua, hipoteka, argia, ura, gasa...). Edonola ere, bestelako gastuak ordaintzen laguntzeko ere balio du. Eskuorrian jasotako kopuruen barruan, edo kopuruetatik gertu egotekotan, Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera deitzen dituzte zumaiarrak.
Gizarte Larrialdietarako Laguntza
> Eskuorria (PDF)
> Eskabidea aurkezteko agiriak
Gizarte Zerbitzuak:
943 86 22 00 / 632442256
brankaharrera@zumaia.eus
2021ean, 164 onuradun
2021ean 72 bizikidetza unitateri onartu zaie dirulaguntza (egindako 84 eskaeren artean), eta ondorioz, 164 zumaiar izan dira laguntzaren onuradunak. Bizikidetza unitateak kontutan hartuta, 24 eskatzaile berri daude; 26 hartzailek hiru urte baino gehiago darama GLL jasotzen; eta 16ek bost urte baino gehiago. Hartzaile guzti horietatik %29ak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ere jasotzen du.
Bizikidetza unitateei dagokionez, gorakada txiki bat egon da 2021ean.
Eskaera gehienak, emakumeek
Genero faktoreari erreparatuta, 51 eskaera emakumeek egin dituzte, hau da, %70,83a.
Adinari dagokionez, eskatzaileen %36,11a 60 urtetik gorako pentsiodunak izan dira; horietatik 19 emakumeak, eta 7 gizonezkoak. Pentsionisten artean 6 hartzaile berri izan dira 2021an. Halaber, eskatzaile kopuru handiena 35 urte eta 60 urte bitartean pilatzen da; 39 herritar daude talde horretan, eta horietatik 24 emakumeak dira.
Jatorriari erreparatuz, %25a Zumaian jaiotakoa dira, %22,22a EAEn jaiotakoak, %13,89ak Espainiako gainontzeko lurraldeetako jatorria du, eta %38,89 Espainiatk kanpokoko herrialdetakoak -horietatik gehienak Europar Batasunetik kanpokoak-.
Guzti horietatik, erdia bakarrik bizi da, eta beste erdiak seme-alabak dituzten bizikidetza-unitateetan.
Nabarmentzeko beste faktore bat soldatapeko lanarena da: 72 eskatzaileen artean ia erdia lanean ari da, kasu gehienetan eskatzailea bakarrik.
Etxebizitzarekin lotutako gastuak
100.569,51 euro erabili dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako, eta kopuru horren %38,19a alokairua ordaintzen laguntzeko erabili da. %23,01a energiaren ordainketari lotutako gastuak laguntzeko izan da, eta %19,10a etxebizitzaren mantentze gastuentzat. Hau da, esan daiteke eskaera gehienak etxebizitzarekin lotutako gastuei bideratutakoak izan direla.
Izan ere, Gizarte Zerbitzuetako teknikarien arabera, %80ak baino gehiagok etxebizitzaren gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzte. Erdia baino gehiago (%56,94a) alokairuan bizi da, eta %9,72a etxebizitzaren mailegua ordaintzen ari da.
Banatu diren kopuru eta kontzeptuak honako hauek dira:
KONTZEPTUA |
KOPURUA/€ |
% |
Alokairua |
38.412,50 |
38,19 |
Interesak eta amortizazioa |
10.116,78 |
10,06 |
Etxebizitzaren mantentzea |
19.204,57 |
19,10 |
Energia |
23.143,52 |
23,01 |
Altzariak eta instalakuntza |
349.00 |
0,35 |
Aurreko zorra |
920,00 |
0,91 |
Oinarrizko beharrak |
8.422,94 |
8,38 |
GUZTIRA |
100.569,51 |
100,00 |
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18
- LGTBI+ komunitatearen genealogiez eta orainaz arituko dira Laura Iparragirre eta Ismael Manterola hilaren 22an 2024/11/14
- Itzurunbidea eta Larretxo auzunea lotuko dituen igogailua egiteko lizitazio prozesua martxan 2024/11/13
Gizarte Zerbitzuak
- Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko 2024/09/13
- Irailaren 21ean hasiko da martxan 'Atozte', desgaitasuna duten herritarrei zuzendutako asteburuetako aisialdi zerbitzua 2024/09/02
- Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte 2024/05/10
- Zaintza sektoreari loturiko sentsibilizazio jardunaldiak izango dira maiatzaren 22an eta 23an Zumaian 2024/05/09