Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 10era arte

2024/05/10

Zumaiako Udalak lau modalitate desberdinetan banatzen ditu laguntzak, guztiak ere garapeneko lankidetza sustatzen duten jarduerei dagozkienak.

Zumaiako garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko 2020ko deialdia argitaratu du. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak.

Dirulaguntzaren eskaera telematikoki egin daiteke, Zumaiako Udalaren egoitza elektronikoan, urtea amaitu baino lehen. Horretarako arazorik izanez gero, Gizarte Zerbitzuen telefonora deitu dezakete interesatuek: 943 86 22 00.

Lau modalitate

Zumaiako Udalak dirulaguntzen lau modalitate aurreikusi ditu, eta banaketa horren araberako baldintza eta dirulaguntzaren gehieneko kopuruak:

  • 1. modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.
  • 2. modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak). 
  • 3. modalitatea: Urola Kostako Udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak. 
  • 4. modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzenduta bekak.

Edozein kasutan, Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.

> Lankidetza sustatzen duten jardueren inguruko dirulaguntzak: informazio guztia hemen