Musi-K udalekuetan izena emateko bigarren deialdia zabalduko dute ostiral honetan
Uztailaren 19tik 30era bitartean izango dira aurtengo musika udalekuak. HH4 eta LH6 maila arteko haurrei zuzendutako ekimena da, eta ekainaren 17tik 30era arte egongo da zabalik izen-ematea.
Musika udalekuak uztailaren 19tik 30era bitartean egingo dira aurtengoan, 09:30etik 13:00etara bitartean. HH4tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi eskaintza da honakoa, eta musika ikasten ari direnek zein ikasketa formalik jasotzen ez dutenek parte hartu ahal izango dute. Partaideek musikaren esparru desbedinak ezagutzeko aukera izango dute. Sapere Aude Sinfonietta musika elkarteak eta Zumaiako Udalak elkarlanean antolatzen dituzten udalekuak dira honakoak.
Bigarren izen-emate deialdia ekainaren 17tik 30era egongo da zabalik. Alondegian egin behar da izen-ematea, alondegia@zumaia.eus helbide elektronikoa idatzita edo 943 861 056 telefono zenbakira deituta. Matrikularen prezioa 85 eurokoa da (65 eurokoa familia ugarien kasuan).
> Eskuorria
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa 2024/07/08
- Montserrat Roig idazle katalanaren 'Gerezi-denbora' eleberriarekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2024/07/03
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
Haurrak
- Udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin bilerak egingo dituzte ekainaren 20an 2024/06/11
- Zabalik dago Musi-K udalekuetan izena emateko epea 2024/06/07
- Datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik, uztailaren 12ra arte 2024/06/03
- Bizikleta eguna izango dugu Zumaian larunbat honetan 2024/05/29