Zerbitzu berria Elkarlan Gunean: energia-kontratuak ulertzeko aholkularitza, Piztu kooperatibaren eskutik
Ostegunetan emango dute zerbitzua, 16:30etik 20:00etara bitartean. Arreta jasotzeko txanda eskatu beharko da, fakturak@piztu.eus e-mailera idatzita.
Piztu irabazi asmorik gabeko zerbitzu-kooperatibak energia-fakturak ulertzeko aholkularitza emango du aurrerantzean. Familia-ekonomia babestea helburu, "energia-enkanteen, kontratu engainagarrien edo BEZaren igoeren eta jaitsieren labirinto horretan", etxeko energia-faktura ulertzeko (zer kontzepturengatik ordaintzen dugun jakitea eta kontratu bat edo bestea aukeratzeko unean irizpide zehatzak) tresnak eskaini nahi ditu, energia-merkatuaren esparru konplexuan kontsumitzaileak ahalduntzeko.
Zerbitzua herritar guztientzat zabalduta dago eta ostegunetan 16:30etik 20:00etara emango dute, doan, Elkarlan Gunean —Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuta dagoen Hogarreko lehenengo pisuan—. Arreta jasotzeko txanda eskatu beharko da, fakturak@piztu.eus e-mailera idatzita.
Zumaiako Udalak Piztu kooperatibak eskainiko duen zerbitzu hau baliatzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Halaber, energiaren arloan hurrengo hilabete eta urteotan emango diren pausoetan partaide aktibo izan daitezen deitzen ditu.
Elkarlan Gunea martxan
Ekonomia sozial eta eraldatzailea oinarri, lan arloko proiektuak zein ekimen sozialak bultzatzen ari dira Elkarlan Gunetik. Alberga elkarteak kudeatzen du espazioa, eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara bitartean erabili ahal izango dute espazioa erabiltzaileek, eta aurrez aurreko arretarako harrera ordutegi bat ere zehaztu dute: asteazkenetan, arratsaldez, 16:00-20:00. Ostiraletan, berriz, goizez, 10:00-14:00.
Albiste erlazionatuak
Elkarlan Gunea
Energia
- Martxa onean doa Egutera energia kooperatibaren bazkidetza kanpaina 2024/05/23
- [BIDEOA] Egin zaitez Egutera energia kooperatibako bazkide! 2024/03/16
- Eguteraren inguruko informazio saio irekia, astearte honetan Aita Mari zineman 2024/03/11
- Egutera energia kooperatiba: bazkide egiteko ordua iritsi da 2024/03/04
Zumaia bizitzeko da
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira datorren astetik aurrera, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/06/28
- Udal adierazpena, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunean 2024/06/28
- 360.000 euroko dirulaguntza lortu du Udalak, Aita Mari eraikina eraberritzeko 2024/06/27
- Tentsio handiko etxebizitza eremu izendatzeko eskaera formala egin du Zumaiako Udalak 2024/06/19