Ostiralean izango da Euskal Jai Eguna
Baserriko produktuen azokak, bertsolariek, trikiti eta pandero doinuek, eta plaza dantzek hartuko dute Zumaia ostiral honetan. Herri bazkariko txartel guztiak agortu dira dagoeneko.
Ostiralean, abuztuaren 12an, ospatuko da aurtengo Euskal Jai eguna. Goizean goizetik baserriko produktuen azoka izango da Alde Zaharrean, udaletxe aurrean. Eguerdiko 12:00etan balkoitik balkoirako bertso saioa eskainiko dute Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariek. 15:00etan herri bazkaria izango da Eusebio Gurrutxaga plazan, eta bazkalostean Joxe Mendizabalek alaituko du giroa.
Arratsaldean jarraituko du festak: dantza emanaldiak eta txarangak izango dira kaleetan. Gainera, ohi bezala, sagardo dastaketa izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Eguna amaitzeko, Joselu anaien kontzertua izango da.
Haurrek ere izango dute beren lekua Euskal Jaian: 11:00etan haurrentzako tailerra izango da Eliz atarian, eta, arratsaldean, berriz, Joxe Mendizabalek haurrentzako dantza emanaldia eskainiko du Amaiako plazan.
Sagardo dastaketa
Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan sagardoa dastatzeko aukera izango da Eusebio Gurrutxaga plazan. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen eskutik, 10 ekoizleren sagardoa izango da palzan.
Sagardoa hartzeko basoa edo kopa aukeratu ahal izango da, eta 3 euroren truke bost sagardo probatu ahal izango dira. Basoa bueltatzean euro 1 itzuliko da.
Herri bazkariko txartelak agortuta
Ohi bezala, herri bazkaria ere izango da ostiral honetan. Txartel guztiak saldu dira dagoeneko.
Albiste erlazionatuak
Festak
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Zabalik dago auzoetako festak antolatzeko dirulaguntzen deialdia 2024/06/11
- Euskal Jai eguneko azokan postua jartzeko eskaera egiteko epea zabalik 2024/06/10
Kultura
- Aita Mari antzokia itxita egongo da ekainaren 21etik uztailaren 9ra 2024/06/20
- Sanpedroak ate joka, aurtengoan, berrikuntzekin 2024/06/19
- Maiatzaren 13an zabalduko dute Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa 2024/05/10
- Udaberria bero iritsi da Zumaiara, adin guztietako herritarrentzako ekitaldi askorekin 2024/04/30