Ludotekako izen-ematea zabalik, irailaren 28ra arte

2020/09/21

Urriaren 1ean irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak. Ikasturte honetan haur bakoitzak astean egun bakarrean joan ahal izango du Ludotekara.

Gurasoekin bilera egin zuten aste honetan Ludotekako hezitzaileek, ohiko azalpenak emateaz gain bizi dugun osasun egoera kontutan hartuta egongo diren aldaketen berri emateko.

Urriaren 1etik aurrera egongo da irekita Ludoteka, astelehenetik ostiralera. Bi txanda desberdinetan antolatuko dute Ludoteka: 17:00etatik 18:45era LH1-3ko haurren ordua izango da; 19:00etatik 20:15era bitartean egongo dira LH4-6 bitartekoak. Bigarren taldearen kasuan, bi egun aukeratuenetan emango da zerbitzua.

Ikasle bakoitza astean egun batez joan ahal izango da, eta zozketa bidez zehaztuko dira egunak

Aurtengo ikasturtean ikasle bakoitzak astean egun batez joan ahal izango du Ludotekara, eta haur guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak. Lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian.

Izen-ematea irailaren 21etik 28ra arte egongo da zabalik. Hainbat orri eta entregatu beharko dituzte guraso eta tutoreek, eta beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea.

Informazio-orria

Entregatu beharreko orriak eta dokumentuak:

  1. Izen-emate orria beteta eta sinatuta

  2. Covid-19ak sortutako baldintzen onarpen orria sinatuta

  3. Ordainagiria (zehaztapenak "Matrikularen ordainketa" atalean)

  4. Argazki bat, Ludotekan berriak diren haurren kasuan

  5. Familia ugarien edo/eta DBE-GLL hartzailearen agiriak, beharrezkoa bada

Dokumentuok entregatzeko bi bide posible daude:

  1. Orriak e-posta bidez bidaltzea: ludoteka@zumaia.eus

  2. Orriak Ludotekan bertan entregatzea (irailaren 22tik 25era, asteartetik ostiralera, 11:30etik 14:00etara bitartean; irailaren 21ean eta 28an, hurrengo bi astelehenetan, 15:00etatik 18:00etara)

Matrikularen ordainketa:

Haurren guraso eta tutoreek ikasturteko kuota ordaindu beharko dute, eta beharrezkoa izango da ordainagiria izen-emate orriarekin batera entregatzea.

Honakoak dira kuoten kopuruak:

  • Kuota orokorra: 25 euro
  • Familia ugariak: 17 euro
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta zein Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren hartzaileak: ordainketatik salbuetsita

Ordainketa helbide honetan egin beharko da: KUTXA ES30 2095 5174 91 1061601620