Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean
Hitzaldi laburra eskainiko dute hasieran, eta, Basusta ingurura joango dira gero. Bi saio antolatu dituzte: bata euskaraz (urriak 9, astelehena), eta bestea gazteleraz (urriak 10, asteartea). Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, ingurumena@zumaia.eus e-mailera idatzita edo 943865033 telefono zenbakira deituta.
Zumaiako Udalak Beduako paduren berreskurapen lanetan dihardu 2019tik. Datorren aste hasieran, azken urteetako ekintzen berri emango du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Azalpenak eta gero, Basusta ingurura joko dute, paduretako habitatak bertatik bertara ezagutzeko.
Bi saio antolatu dituzte:
- Urriak 9, astelehena: Euskaraz. 17:30ean elkartuko dira Alondegiko Moila gelan
- Urriak 10, asteartea: Gazteleraz. 17:30ean elkartuko dira Alondegiko Oxford aretoan
Izen-ematea
Partaide kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako bi aukera jarri dituzte: ingurumena@zumaia.eus e-mailera idaztea edo 943865033 telefono zenbakira deitzea.
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Santiagoko dunetatik landare inbaditzaileak kentzeko auzolana egingo dute hilaren 29an 2024/10/23
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- Hasi dituzte Eguteraren eguzki parkea eraikitzeko lanak 2024/06/07
- Futbol zelaiko argiteria LED teknologiara aldatzen ari da Udala 2024/06/06
Zumaia bizitzeko da
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- Zumaiako gazteen partehartze zabala 'Arnasetik' bideosormen lehiaketan 2024/11/19
- Igor Mercado, Angel Gallo eta Iñigo Erkiaga izan dira 37. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak 2024/11/18