Euskara ikastaroa zaintzaileentzat

2023/06/09

Adinekoak zaintzen aritzen diren langileentzat euskara ikastaroak antolatu ditu aurten ere Zumaiako Udalak. Helburua da oinarrizko ulermena lantzea eta esaldi erabilienak ikastea, zaindutako pertsonekin gertuko harremanak lantzeko.

Martxoan hasi eta maiatzera bitartean oinarrizko ikastaroa osatu du taldetxo batek, eta ikasitakoa sakontzeko beste ikastarotxo bat egingo dute ekainean, Eulen enpresako zaintzaile batzuekin batera. Banaiz Bagara elkarteko Pako Aristi arituko da berriz ere irakasle.