Zumaiako Herri Lasterketa dela eta, aldaketak trafikoan

2022/02/16

Larunbat honetan izango da Herri Krosa, eta 15:30etik aurrera eragingo ditu aldaketak trafikoan, Amaia plaza inguruan batez ere. Gainera, Axular ibiltokia itxita egongo da 17:00-18:00 bitartean. Lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.

Otsailaren 19an, larunbatean, egingo da Zumaiako 37. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu, bata 5,1 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa. Nordic walking modalitateko lasterketa ere izango da. Horiek baino lehen, 15:45ean haurren eta gaztetxoen lasterketak egingo dira.

Lasterketak, ohi moduan, aldaketak eragingo ditu trafikoan.

  • 15:30etik aurrera Amaia plaza inguruko eta Julio Beobide ibiltokiko errepideetan txandakako trafikoa ezarriko da. Eragin handiena 17:00etatik aurrera izango da, lasterketa nagusia hasten denean.
  • 17:00etatik 18:00etara bitartean Axular ibiltokia itxita egongo da

Lasterketak irauten duen bitartean ibilgailuak beharrezko eginkizunetarako soilik erabiltzea eskatzen die Udalak herritarrei.

Izen-ematea

Proba nagusirako izen ematea bihar (osteguna) itxiko da, kronoak.com webgunean. Arautegiak eta izen-emateak ere webgune horretan daude. Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zintzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.