TAOren udako aldia gaur amaituko da
Irailaren 16tik azaroaren 4a bitarte tarteko aldia egongo da indarrean. Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
TAOren udako aldia amaitzearekin bat, astean zehar bertakoen guneak indargabetuta geldituko dira. Dena den, azaroaren 4ra arte, asteburuetan indarrean egongo dira bertakoentzat gordetako guneak (zuriz margotutakoak). Uda honetan bezala, hiru gunetan banatuta egongo da herria:
- 1. GUNEA: Zubitxikitik barrura
- 2. GUNEA: Zubitxikitik kanpora
- 3. GUNEA Larretxo auzunea
Horrez gain, asteburuetan errotazio altuko zenbait gune indarrean egongo dira. Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea ordainpekoa izango da larunbat, igande eta jai egunetan. Gehienez ere 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia izango da indarrean: bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
> Ikus laburpen taula
Albiste erlazionatuak
TAO/OTA
- TAOren tarteko aldia sartuko da indarrean bihartik aurrera 2024/03/14
- TAOren udako aldia ostiral honetan amaituko da 2023/09/14
- TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da 2023/06/14
- Zabalik dago TAO bulegoa 2023/05/15
Trafikoa
- Nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketak egingo dituzte Zumaian apirilaren 26an eta 29an 2024/04/18
- Lurraldebus zerbitzua gehiago indartuko dute asteburu honetan, San Telmo jaiak direla-eta 2024/04/11
- Autobusek ez dute Txomin Agirre kaian geldialdirik egingo martxoaren 28ik apirilaren 16ra 2024/03/26
- TAOren tarteko aldia sartuko da indarrean bihartik aurrera 2024/03/14