Kirol ikastaroetan izena emateko aukera zabalik dago oraindik

2020/09/15

Haurren igeriketa ikastaroan izena emateko azken eguna bihar, asteazkena, izango da. Gainontzeko ikastaroetan lekuak gelditzen dira oraindik, eta izen-emateak zabalik jarraituko du.

Bizi dugun osasun egoera tarteko, Zumaiako kiroldegian ere ezohiko neurriak hartu behar izan dituzte aurtengo ikasturtean. Garbiketa eta desinfekzio lanak indartzeaz gain, kiroldegiko ekintza guztietan modu zorrotzean neurtu beharko dute aforoa edo betetze-maila.

Neguko kirol ikastaroetan herritar ugarik eman dute izena dagoeneko, eta bete beharreko neurriak oinarri hartuta, ahalik eta herritar gehienen parte hartzea bermatzeko neurriak aztertzen ari dira kiroldegiko arduradunak.

Haurren uretako jardueren ikastaroaren kasuan bihar (irailak 16) izango da izena emateko azken eguna. Dagoeneko 200dik gora izen-emate egon dira, eta beharrezkoa bada, ikastaroen egunak gutxituko dituzte ahalik eta herritar gehienek parte hartzeko. Gainontzeko ikastaroen kasuan, izen emateko aukerak zabalik jarraituko du taldeak osatu bitartean.

Ikusi eskaintza osoa hemen

Ondobidean, irailaren 28tik abenduaren 18ra bitartean egingo dituzte ikastaroak,eta saio horiek guztietan prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dituzte ikasle zein irakasleek. Dena den, osasun egoeragatik 20 saio baino gutxiago eginez gero, zati proportzionala itzuliko dutela argitu dute. Kirol Patronatuko arduradunek azaldu dutenez egoera berrira egokitzeko eta jarduera segurtasunez egiteko “guztion laguntza” beharrezkoa izango da.

Kiroldegian, aurrez hitzordua hartuta

Osasun egoerak bere horretan jarraitzen duenez, Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere. Horretarako, bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonuak gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu dezakete zita, 943 86 20 21 telefono zenbakira kiroldegira ohiko deituta (6:30-21:00). Bazkideak ez direnek egunean bertan deitu ahal izango dute.

Albiste erlazionatuak