Alokairurako dirulaguntza eskatzeko epea zabalik dago abenduaren 2ra arte

2020/11/19

Zenbait aldaketa egin ditu Udalak, eta aurrerantzean 18 urtetik gorako zumaiar guztiek eskatu ahal izango dute dirulaguntza, eta alokairuraren prezioa ez da muga izango laguntza jasotzeko. Gainera, aurrerantzean diru-sarrerak indibidualki zenbatuko dira. Eskaerak abenduaren 2ra bitartean aurkeztu daitezke, udaletxean bertan zein telematikoki.

Alokairurako laguntzen oinarri berriak indarrean daude dagoeneko. Aurrerantzean 35 urtetik gorako herritarrek ere jaso ahal izango dute laguntza. Halaber, beste hainbat aldaketa txertatu ditu Udalak: laguntza indibiduala izango da, alokairuaren prezioan ez da mugarik egongo, eta laguntza jasotzeko erroldaren baldintza sei hilabetera jaitsiko da, besteak beste. Aldaketa horiek egitearen helburua dirulaguntzen hartzaile kopurua handitzea eta alokairua sustatzea da.

Laguntza eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko, abenduaren 2ra bitartean. Eskaerak telematikoki zein udaletxean bertan aurkeztu ahal izango dira.

Baldintzak:

Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa da alokairu kontratua edukitzea eta alokairuaren ordainketa banku transferentzia bidez egitea. Oinarri berriekin dirulaguntza indibiduala izango da, eta norbere diru-sarrerak soilik hartuko dira kontutan -ez bizikidetza unitatearenak-.

18 eta 35 urte bitartekoen kasuan, 25.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak izango dira onuradunak. 36 urtetik gorakoen kasuan ere muga 25.000 eurokoa da, baina alokairura bideratzen duten kopurua diru-sarreren %30a baino altuagoa izan beharko da laguntza jasotzeko. 

Baldintzak betetzen dituzun jakiteko grafikoa kontsultatu dezakezu (egin klik irudian). Zalantzak izatekotan, jarri harremanetan Zumaiako Udalarekin, 943 86 50 25 telefono zenbakira deituta.

 

OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 18-35 urte bitarteko zumaiarrak 

OINARRIAK: Alokairurako dirulaguntzak: 36 urtetik gorako zumaiarrak

Aurkeztu beharreko dokumentuak:

Jarraian, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta horiek lortzeko jarraibidean aurkituko dituzu.

  • Eskabidea (udaletxean edo hemen klik eginda)

  • Eskatzailearen Nortasun Agiriaren kopia

  • Alokairuaren kontratuaren kopia
  • Eskatzailearen eta etxe berean bizi diren pertsonen errolda agiria (udaletxean)

  • Kontu korrontearen titulartasunaren agiria (banketxean)

  • Errenta bakun transferentzia edo banku agiri bidez ordaindu izanaren agiria (banketxean)

  • Estatu mailan etxe bizitzaren jabe ez izatearen ziurtagiria (Azpeitiako jabetza erregistroan edo registro.es webgunean). Salbuespenak: Bananduta edo dibortziatuta daudenek, ohiko etxebizitzatik etxegabetu dituztenek, indarkeria matxista jasan dutenek, hondamendiagatik etxebizitza erabili ezin dutenek laguntza eskatu ahal izago dute, horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztuta.

  • Diru sarreren egiaztagiriak: 

Ogasuna eta finantzak, Azpeitiko Herritarren Arretarako bulegoa eta erregistroaren bulego osagarria: 943 113 000. 

    • Errenta aitorpenaren azken zerga ekitaldiko agiria (Ogasuna)

    • Zerga aitorpen bateratua egin den kasuetan, pertsona fisiko bakoitzaren diru sarrerak egiaztatzeko ziurtagiria (Ogasuna)

    • Zerga aitorpena egiteko derrigortasunik ez dutenen kasuan derrigortasuna ez izatea egiaztatzen duen agiria (Ogasuna)

    • Bekak, prestazioak edo subsidioak jasotzen direnean, horien egiaztagiriak

  • Ikasten egonez gero, ikasketa ofizialen agiria

  • Orokorrean, edonolako dirulaguntza jasotzea eragozten duen inolako egoeratan ez dagoela ziurtatzeko agiria (udaletxean)